Mostrando entradas con la etiqueta ariketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ariketa. Mostrar todas las entradas

domingo, 4 de enero de 2009

5. hausnarketa


Bi joko didaktikoen konparaketa egin behar genuen. Irakasleak emandakoen artean gure taldeak bi aukeratu zituen, “El cuerpo humano” eta “ Xango”.


Ariketa hau egiteko ere bi textu irakurri behar genituen: “Concepcióndelsoftware educativo desde la perspectiva pedagógica “(Ríos Cabrera, Pablo) eta “Criterios de la selección del software educativo” (Marqués, Pere). Textu hauetan agertzen ziren hezkuntza softwarea aukeratzeko irizpide ezberdinak aukeratu egin behar ziren. Bakoitzak bere etxean irakurri zituen textuak eta inportanteak iruditu zizkion irizpideak aukeratu zituen, gero klasean taldean deskartatzen joan ginen garrantzitsuenekin gelditu arte. Hauexek izan ziren: Informazioa bilatzeko errekurtsoak, motibazio gaitasuna, ikasleen erreflexioa bultzapena, zailtasun maila desberdinak, jarduera entretenigarriak motibazioa mantentzeko eta ikus-entzuteko inguruneko kalitatea.


Jokoetara jolasten genuen bitartean zenbait apunte hartu genituen gero gure konparaketa egin ahal izateko. “El cuerpo humano” jokuan adibidez, gorputzeko organuak oso ondo explikatutak daude baina errezegia da proposatzen zaigun ariketa. Nahiko motza iruditu zitzaigun jokoa. “Xango” jokoa berriz asko gustatu zitzaigun, posibilidade gehiago zituen eta oso erakargarria da umeentzat.

jueves, 11 de diciembre de 2008

4. hausnarketa

4.1. Curriculumaren hausnarketa

Curriculumari buruzko galdera batzuk erantzun behar genituen:

1.- Nola dakit, irakasle bezala, klasean zer landu behar den?
2.- Zertan oinarritzen naiz zer eman behar dudan jakiteko?
3.- Nork erabakitzen du zer eman behar den glasean?
4.- Zentro guztietako edukiak berdinak izan behar al dute?
5.- Klasean eman beharrekoa prestatu behar al da?
6.- Klasean ikasleak ikasten duten guztia prestatu behar al da?

Galdera hauek taldean erantzun genituen. Klasean emandako denbora ordu erdikoa izan zen. Arazo txiki bat izan genuen lehenengo hiru galderetan, praktikoki berdina galdetzen dutelako, eta ez genekielako ze ezberdintasun zituzten.

Adostasun handia izan genuen galderak erantzuteko garaian. Lehenengo hiru galderetan legeak esaten du zer egin behar den, programatuta dago. Gobernu zentralak, Madril, eskaintzen du legea, eta Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak moldatzen du. Azkeneko aldaketak zentroek eta irakasleek egiten dituzte. Edukiak oinarrian berdinak dira baina moldaketak egon ohi dira zentro bakoitzaren arabera.

4.2. Ordu banaketari buruzko hausnarketa

Ariketa hiru zatitan banatzen zen. Lehenengo zatian D.B.H.-ko lehenengo zikloan existitzen diren zehaztugabeko 5 ordu irakasgaien arten banatu behar genituen eta ondoren galdera batzuk erantzun. Bigarrengo praktikan orduen banaketa eginda zegoen, eta banaketa honen araberako galdera batzuk erantzun behar genituen. Hirugarrengo praktikan soberan zeuden 5 orduak Errefortzu Ordu bezala azaltzen ziren, non irakasgai instrumentalak lantzeko erabiltzen zituzten.


Lehendabizi taldean irakurri genuen lehenengo praktika eta ordu banaketak egiteari ekin genion. Orduak banatzeko kristoren desadostasunak egon ziren. Gure taldean lau adar desberdinetakoak gaude: Arte Ederrak, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingeles Filologia eta Ingurumen Zientziak. Bakoitzak bere aldera jotzen zuen, ezinezkoa zenez ados jartzea kiniela moduko bat egin genuen, bakoitzak bere proposamena agerian jarriz. Azkenean emaitza demokratiko batera iritsi ginen.

Bigarrengo praktikan dagoen banaketa ondo iruditzen zaigu orduen banaketa positiboa izan delako irakasgai instrumentalentzako. Baina desadostasunean gaude erlijioak dituen gehiegizko orduekin eta tutoretzak ez dituenekin.Hala ere hau dossierrean ikusiko duzu.

Hirugarrengo praktikan, bost orduak gelditzea matematika eta hizkuntzarako errefortzu bezala ez zaigu guztiz ondo iruditzen. Alde batetik arazoak dituzten umeentzako ondo dago pentsatua baina besteentzat, ez al da denbora galtzea?