jueves, 15 de enero de 2009

Agur!

Azkenik iritsi da azkeneko sarrera jartzeko garaia.

Agur gure blog maitea! Agur!

Eta agurra tristea ez suertatzeko hona hemen kanta bat ^^

lunes, 12 de enero de 2009

Hiztegia

Euskarari buruzko zalantzarik duzu?

Ba sartu bildurrik gabe Hiztegia.net helbidean, bertan euskarazko entziklopediak, euskara-ingelera, euskara-gaztelera, euskara-frantsesa eta euskara-auskalozer (euskara-japoniera ere!) hiztegiak barra barra daude eta. Hori gutxi iruditzen bazaizue gauza gehiago ere baditu ;)

Física Divertida

Hezkuntzak teknologia berriak erabiltzen dituela jada ikusi dugu. Jarraian, Andaluziako institutu bateko fisikako maisu batek Youtubera igo dituen bideotako bat uzten dizuegu. Bideo hauetan irakasleak galdera bat planteatzen du, irakasleek pentsatzen dutena erantzuten diote eta gero esperimentu bat egiten da, ea zer gertatzen den ikusteko.

Hurrengo bideoa ikusteko ez ahaztu bozgoragailuak piztea maisuak eta ikasleak hitzegiten azaltzen baitira (gainera musika caribeño benetan itzela du xD)



Youtubeko beraien kanalean beste bideoak aurkitu ditzazkezue, ez utzi aukera pasatzen! Bideo hauek zuen interesa pizten badituzte eta espereimentuaren atzean dagoen teoria ezagutu nahi baduzue ez dudatu beraien orritik pasatzea:

IES Antonio María Calero de Pozoblanco - Departamento de Física y Química

Teknologia Berrien tresna batzuk

Web 2.0

Horrela deitzen zaie belaunaldi berriko webguneei. Aurreko webguneak (1.0) ikusteko ziren gehienbat, webmasterrak bertan idazten zuena ikusi eta kitto. Web 2.0-etan, berriz, internauten partehartzea hartzen da kontuan. Web mota hauen adibiderik ezagunena, guretzako behintzat, Wikipedia da.

Hala ere, edozeinen partehartzea ahalbidetzea ondorio negatiboak ere izan ditzake: Unaiek, Biodiversidad Animal irakasgairako otsoei buruzko lan batentzako informazioa bilatzen ari zelarik, euskarazko Wikipedian honako baieztapena topatu zuen "Otsoak anfibioak dira". Eta informazio okerra ez ezik, horrelako gauzak ere aurki ditzazkegu. Hala ere, normalean akats hauek partehartzaileek zuzentzen dituztela esan behar dugu.

Wiki

Wikiak web 2.0-ren adibide perfektuak dira (lehen aipatu dugun Wikipedia, adibidez). Wikiak sortu, zerbait idatzi eta internautek hori behin eta berriz ahalbidetzen dute. Gainera, esteken bidez, dokumentu desberdinak elkar erlazionatu daitezke, erabiltzaileak nahi duenean beste dokumentu bat irakurtzera pasa daitekeelarik. Klasean azaldutako errekurtso guztietatik hau izan da gehien erabiltzen duguna gure eguneroko bizitzan (Wikipedia berriro ere).

Google Docs

Bertara dokumentuak igo daitezke, partehartzaileek dokumentu horiek gustura alda ditzazketelarik. Beraz, talde lanetako tresna oso baliagarria da. Honen erabilera klasean ikusi genuen (Google Docs bat ireki genuen klaseko ordenagailua erabiliz, irakasleak gauzak ongi azaltzeko hau ikustea garrantzitsua baitzen). Klasean hemen egin zitekeena ikusi ondoren hau erabiltzeko asmoa hartu genuen. Tamalez, asmoan geratu ginen...

Google Sites

Google Docs-en antzekoa da. Site-aren administratzaileak gonbidatu dituen pertsonek (ez baita "publikoa") komentarioak, etab. egin ditzazkete. Hau ere ez dugu erabili.

Slideshare

Youtube, Tutv edo Metacafe bideoentzat; edo Goear musikarentzat bezala funtzionatzen du Power Point aurkezpenentzat (besteak beste). Ariketa batean erabili genuen eta oso praktikoa iruditu zitzaigun, nahiz eta limitazio batzuk dituen: aurkezpenaren efektuak eta musika galtzen dira.

Blog (Blogger)

Ezin dugu hau ahaztu, gehien erabili duguna baita. Blog baten bidez mundu guztiari guk nahi dioguna kontatu diezaiokegu. Erabiltzeko erraza da Pertsonalizatzeko ere nahiko erraza da, gure blogari gure toke berezia eman diezaiokegularik.Gainera, irudiak, bideoak eta abar txertatu daitezke bertan (ez da dena testua bakarrik izango!).

Moodle

Hau ere berria izan da guretzat. erabiltzeko oso erraza da: logeatu eta irakasleak bertan ipini dituen apunteak modu eroso batean har daitezke (edo edonork jarri duen edozer). Gainera, irakaslearekin eta klaseko kideekin hitz egiteko foro bat du (nahiz eta erabili ez dugun, praktikoa dela iruditzen zaigu).

domingo, 4 de enero de 2009

5. hausnarketa


Bi joko didaktikoen konparaketa egin behar genuen. Irakasleak emandakoen artean gure taldeak bi aukeratu zituen, “El cuerpo humano” eta “ Xango”.


Ariketa hau egiteko ere bi textu irakurri behar genituen: “Concepcióndelsoftware educativo desde la perspectiva pedagógica “(Ríos Cabrera, Pablo) eta “Criterios de la selección del software educativo” (Marqués, Pere). Textu hauetan agertzen ziren hezkuntza softwarea aukeratzeko irizpide ezberdinak aukeratu egin behar ziren. Bakoitzak bere etxean irakurri zituen textuak eta inportanteak iruditu zizkion irizpideak aukeratu zituen, gero klasean taldean deskartatzen joan ginen garrantzitsuenekin gelditu arte. Hauexek izan ziren: Informazioa bilatzeko errekurtsoak, motibazio gaitasuna, ikasleen erreflexioa bultzapena, zailtasun maila desberdinak, jarduera entretenigarriak motibazioa mantentzeko eta ikus-entzuteko inguruneko kalitatea.


Jokoetara jolasten genuen bitartean zenbait apunte hartu genituen gero gure konparaketa egin ahal izateko. “El cuerpo humano” jokuan adibidez, gorputzeko organuak oso ondo explikatutak daude baina errezegia da proposatzen zaigun ariketa. Nahiko motza iruditu zitzaigun jokoa. “Xango” jokoa berriz asko gustatu zitzaigun, posibilidade gehiago zituen eta oso erakargarria da umeentzat.