Web 2.0Horrela deitzen zaie belaunaldi berriko webguneei. Aurreko webguneak (1.0) ikusteko ziren gehienbat, webmasterrak bertan idazten zuena ikusi eta kitto. Web 2.0-etan, berriz, internauten partehartzea hartzen da kontuan. Web mota hauen adibiderik ezagunena, guretzako behintzat,
Wikipedia da.
Hala ere, edozeinen partehartzea ahalbidetzea ondorio negatiboak ere izan ditzake: Unaiek, Biodiversidad Animal irakasgairako otsoei buruzko lan batentzako informazioa bilatzen ari zelarik, euskarazko Wikipedian honako baieztapena topatu zuen "Otsoak anfibioak dira". Eta informazio okerra ez ezik,
horrelako gauzak ere aurki ditzazkegu. Hala ere, normalean akats hauek partehartzaileek zuzentzen dituztela esan behar dugu.
WikiWikiak web 2.0-ren adibide perfektuak dira (lehen aipatu dugun Wikipedia, adibidez). Wikiak sortu, zerbait idatzi eta internautek hori behin eta berriz ahalbidetzen dute. Gainera, esteken bidez, dokumentu desberdinak elkar erlazionatu daitezke, erabiltzaileak nahi duenean beste dokumentu bat irakurtzera pasa daitekeelarik. Klasean azaldutako errekurtso guztietatik hau izan da gehien erabiltzen duguna gure eguneroko bizitzan (Wikipedia berriro ere).
Google DocsBertara dokumentuak igo daitezke, partehartzaileek dokumentu horiek gustura alda ditzazketelarik. Beraz, talde lanetako tresna oso baliagarria da. Honen erabilera klasean ikusi genuen (Google Docs bat ireki genuen klaseko ordenagailua erabiliz, irakasleak gauzak ongi azaltzeko hau ikustea garrantzitsua baitzen). Klasean hemen egin zitekeena ikusi ondoren hau erabiltzeko asmoa hartu genuen. Tamalez, asmoan geratu ginen...
Google SitesGoogle Docs-en antzekoa da. Site-aren administratzaileak gonbidatu dituen pertsonek (ez baita "publikoa") komentarioak, etab. egin ditzazkete. Hau ere ez dugu erabili.
SlideshareYoutube,
Tutv edo
Metacafe bideoentzat; edo
Goear musikarentzat bezala funtzionatzen du Power Point aurkezpenentzat (besteak beste). Ariketa batean erabili genuen eta oso praktikoa iruditu zitzaigun, nahiz eta limitazio batzuk dituen: aurkezpenaren efektuak eta musika galtzen dira.
Blog (Blogger)Ezin dugu hau ahaztu, gehien erabili duguna baita. Blog baten bidez mundu guztiari guk nahi dioguna kontatu diezaiokegu. Erabiltzeko erraza da Pertsonalizatzeko ere nahiko erraza da, gure blogari gure toke berezia eman diezaiokegularik.Gainera, irudiak, bideoak eta abar txertatu daitezke bertan (ez da dena testua bakarrik izango!).
MoodleHau ere berria izan da guretzat. erabiltzeko oso erraza da: logeatu eta irakasleak bertan ipini dituen apunteak modu eroso batean har daitezke (edo edonork jarri duen edozer). Gainera, irakaslearekin eta klaseko kideekin hitz egiteko foro bat du (nahiz eta erabili ez dugun, praktikoa dela iruditzen zaigu).