jueves, 11 de diciembre de 2008

4. hausnarketa

4.1. Curriculumaren hausnarketa

Curriculumari buruzko galdera batzuk erantzun behar genituen:

1.- Nola dakit, irakasle bezala, klasean zer landu behar den?
2.- Zertan oinarritzen naiz zer eman behar dudan jakiteko?
3.- Nork erabakitzen du zer eman behar den glasean?
4.- Zentro guztietako edukiak berdinak izan behar al dute?
5.- Klasean eman beharrekoa prestatu behar al da?
6.- Klasean ikasleak ikasten duten guztia prestatu behar al da?

Galdera hauek taldean erantzun genituen. Klasean emandako denbora ordu erdikoa izan zen. Arazo txiki bat izan genuen lehenengo hiru galderetan, praktikoki berdina galdetzen dutelako, eta ez genekielako ze ezberdintasun zituzten.

Adostasun handia izan genuen galderak erantzuteko garaian. Lehenengo hiru galderetan legeak esaten du zer egin behar den, programatuta dago. Gobernu zentralak, Madril, eskaintzen du legea, eta Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak moldatzen du. Azkeneko aldaketak zentroek eta irakasleek egiten dituzte. Edukiak oinarrian berdinak dira baina moldaketak egon ohi dira zentro bakoitzaren arabera.

4.2. Ordu banaketari buruzko hausnarketa

Ariketa hiru zatitan banatzen zen. Lehenengo zatian D.B.H.-ko lehenengo zikloan existitzen diren zehaztugabeko 5 ordu irakasgaien arten banatu behar genituen eta ondoren galdera batzuk erantzun. Bigarrengo praktikan orduen banaketa eginda zegoen, eta banaketa honen araberako galdera batzuk erantzun behar genituen. Hirugarrengo praktikan soberan zeuden 5 orduak Errefortzu Ordu bezala azaltzen ziren, non irakasgai instrumentalak lantzeko erabiltzen zituzten.


Lehendabizi taldean irakurri genuen lehenengo praktika eta ordu banaketak egiteari ekin genion. Orduak banatzeko kristoren desadostasunak egon ziren. Gure taldean lau adar desberdinetakoak gaude: Arte Ederrak, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingeles Filologia eta Ingurumen Zientziak. Bakoitzak bere aldera jotzen zuen, ezinezkoa zenez ados jartzea kiniela moduko bat egin genuen, bakoitzak bere proposamena agerian jarriz. Azkenean emaitza demokratiko batera iritsi ginen.

Bigarrengo praktikan dagoen banaketa ondo iruditzen zaigu orduen banaketa positiboa izan delako irakasgai instrumentalentzako. Baina desadostasunean gaude erlijioak dituen gehiegizko orduekin eta tutoretzak ez dituenekin.Hala ere hau dossierrean ikusiko duzu.

Hirugarrengo praktikan, bost orduak gelditzea matematika eta hizkuntzarako errefortzu bezala ez zaigu guztiz ondo iruditzen. Alde batetik arazoak dituzten umeentzako ondo dago pentsatua baina besteentzat, ez al da denbora galtzea?

3. hausnarketa

Ariketa honetan, lau lege aztertu behar genituen: L.G.E., L.O.G.S.E., L.O.C.E. eta L.O.E. Bakoitzak bere aldetik legei buruzko informazioa bilatu zuen, interneta eta beste iturri batzuk erabiliz. Testuen irakurketak ere bakarkakoak izan ziren, behin klasean ideia komun garrantzitsuenak adostu genituen taula batean sailkatuaz.

Orokorrean adostasuna nabarmena zen guztiongan baina duda asko eduki genituen estrukturak zehazturakoan. Bereziki haur-hezkuntzaren fase ezberdinak sailkatzerakoan eta lanbide heziketarako dauden programak eta hauetara sartzeko probei buruzko informazio gehiegirik ez genuelako.

martes, 25 de noviembre de 2008

2.ariketako hausnarketa

Bigarren ariketaren helburua, artikulu bat irakurri ondoren ideia garrantzitsuenak Power Point batean biltzea zen. Horretarako, Manuel Area Moreiraren "Problemas y retos educativos ante las tecnologías digitales en la sociedad de la información" artikulua irakurri genuen. Irakurketa bakarkakoa izan zen eta bakoitzak bere aldetik ideia nagusienak azpimarratu zituen.

Behin klasean, taldean, bakoitzaren ideiak proposatzerakoan adostasun handia nabarmena zen, beraz, erraztasunez ekin genion Power Point-a sortzeari. Baina ezin izan genuen klasean bukatu eta klase-ordutik kanpo geratu behar izan genuen.

Diseinua aukeratzerakoan izan genituen desadostasun gehienak, baina azkenean bozketa demokratiko batekin aukeratu genuen. Musika aukeratzeko arazorik ez genuen izan, baina bai jartzerakoan (eskerrak Unaien ezagutza informatikoei!!!! :D).

Hasiera batean .wma formatuan jartzen saiatu ginen (“Windows Movie Maker” delako programarekin kanta egokitu eta gero formatu horretan gordetzeko aukera bakarrik ematen baitu), baina horrela musika artxiboa ere bidali egin beharko genizukeen presentazioa hasterakoan musika martxan jartzeko (power point-a bakarrik bidaltzerakoan “archivo de música no encontrado” edo horrelako zerbait jartzen du). Gure lagun Google-ren bitartez interneten musika .wav formatuan jarri behar zela aurkitu genuen. Kanta “Nero Wave Editor” delakoaren bitartez .wav formatora pasa eta listo! Musika presentazioaren barnean gordetzen da. Hala ere, lehenengo diapositiban dagoen estekari sakatuz gero, musika gelditu egiten da, hurrengo diapositibak musikarik gabe jarraituz. Hala ere, presentaziora bueltatzean teklatuko “Home/Inicio” botoiari emanez musika berriro hasten da, hurrengo diapositibetan mantenduaz.

Artikulua irakurtzerakoan gure haurtzaroko esperientziak gogoratu ditugu, eta hauei buruz ihardutean konturatu gara teknologia berriak garai ezberdinetan txertatu zirela gure ikastetxeetan, publikoa edo kontzertatua izatearekin loturarik egon gabe. Batzuk, haur hezkuntzan bertan izan genituen lehen saioak, diskette bigunak ziren ordungoak eta MS-DOSa. Beste batzuk aldiz, ez zuten bigarren hezkuntzararte teknologia berriekiko kontakturik eduki.

Gaur egun, ikastetxe guztietan teknologia berriak edonoren eskura daude, eta edozein irakasgai emateko balio dute.

2.ariketa (power pointa)

Power Point
View SlideShare presentation or Upload your own.

jueves, 30 de octubre de 2008

1.go ariketako hausnarketa

Ariketa egiteko Xabier Etxagueren artikulua irakurri behar izan dugu, ondoren bakoitzak bere arloarekin erlazionatutako jarduera didaktiko bat prestatzeko.

Arkaitz Larekik etxean egiteko bidali zigunez batzuk jada egina ekarri genuen, horregatik, irakurketa ez zen taldean egin. :____(


Behin klasean geundela txostenari buruzko eztabaida burutu genuen, jardueraren eduki eta deskribapenaren ataletan bakoitzaren zalantzak argituaz denok irizpide berdinak jarraitu ahal izateko.

Arazoak eduki genituen jardueraren deskribapena zehazterako garaian, baina zalantzak argitu genituen bigarren testua irakurri ostean. Talde eta gelaren antolaketarekin izan genituen arazo nagusienak, ez baikenekien zehazki zer zen eskatutakoa.





Aurkezpena

Ieup!!

Ongi etorri gure blog-era. Bost partaideko taldea gara eta oraindik taldeko argazkirik ez dugunez, dado honekin konformatu beharko duzue!! =) Hona hemen gure aurkezpenak:


1) Lore Agirre, Ingurugiro zientzietan lizentziatua.
2) Unai Fernandez, Ingurugiro zientzietan lizentziatua.
3) Eva Rubio, Arte ederretan lizentziatua.
4) Leire Lomas, Elikagaien teknologian lizentziatua.
5) Yaisa Etxezarreta, Ingeles filologian lizentziatua.



Hurrenarte!!