Bigarren ariketaren helburua, artikulu bat irakurri ondoren ideia garrantzitsuenak Power Point batean biltzea zen. Horretarako, Manuel Area Moreiraren "Problemas y retos educativos ante las tecnologías digitales en la sociedad de la información" artikulua irakurri genuen. Irakurketa bakarkakoa izan zen eta bakoitzak bere aldetik ideia nagusienak azpimarratu zituen.
Behin klasean, taldean, bakoitzaren ideiak proposatzerakoan adostasun handia nabarmena zen, beraz, erraztasunez ekin genion Power Point-a sortzeari. Baina ezin izan genuen klasean bukatu eta klase-ordutik kanpo geratu behar izan genuen.
Diseinua aukeratzerakoan izan genituen desadostasun gehienak, baina azkenean bozketa demokratiko batekin aukeratu genuen. Musika aukeratzeko arazorik ez genuen izan, baina bai jartzerakoan (eskerrak Unaien ezagutza informatikoei!!!! :D).
Hasiera batean .wma formatuan jartzen saiatu ginen (“Windows Movie Maker” delako programarekin kanta egokitu eta gero formatu horretan gordetzeko aukera bakarrik ematen baitu), baina horrela musika artxiboa ere bidali egin beharko genizukeen presentazioa hasterakoan musika martxan jartzeko (power point-a bakarrik bidaltzerakoan “archivo de música no encontrado” edo horrelako zerbait jartzen du). Gure lagun Google-ren bitartez interneten musika .wav formatuan jarri behar zela aurkitu genuen. Kanta “Nero Wave Editor” delakoaren bitartez .wav formatora pasa eta listo! Musika presentazioaren barnean gordetzen da. Hala ere, lehenengo diapositiban dagoen estekari sakatuz gero, musika gelditu egiten da, hurrengo diapositibak musikarik gabe jarraituz. Hala ere, presentaziora bueltatzean teklatuko “Home/Inicio” botoiari emanez musika berriro hasten da, hurrengo diapositibetan mantenduaz.
Artikulua irakurtzerakoan gure haurtzaroko esperientziak gogoratu ditugu, eta hauei buruz ihardutean konturatu gara teknologia berriak garai ezberdinetan txertatu zirela gure ikastetxeetan, publikoa edo kontzertatua izatearekin loturarik egon gabe. Batzuk, haur hezkuntzan bertan izan genituen lehen saioak, diskette bigunak ziren ordungoak eta MS-DOSa. Beste batzuk aldiz, ez zuten bigarren hezkuntzararte teknologia berriekiko kontakturik eduki.
Gaur egun, ikastetxe guztietan teknologia berriak edonoren eskura daude, eta edozein irakasgai emateko balio dute.
martes, 25 de noviembre de 2008
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)